Datorren igandean, urriaren 2an hain zuzen ere, Gipuzkoako ikastolen eta euskararen aldeko festa lehertuko daAzpeitiko kaleetan zehar eta Ikasberri Kooperatiba Elkarteak prest du dagoeneko egitaraua, zirkuitoa eta gerturatzen direnentzako bestehainbat jarduera ere bai. Hala azaldu dute Roman Azkuek, Kilometroak2011ko koordinatzaileak, eta Igor Elortzak, Kilometroetakokoordinatzaileak, Ikastolen Elkartean eskainitako agerraldian.
Igandekoegitarauari dagokionez, goizeko 9:30etik hasita eta arratsaldeko19:30era adin guztietako jendearentzako proposamenakantolatu dira. Horri guztiari aurre egiteko, 1.300 boluntario,26.000 ogitarteko, berriz ere erabili daitezkeen 120.000 edalontzieta 2.000 kilo solomo bildu dira, besteak beste.
Horrez gain 6kilometroko luzera duen ibilbidea prestatu dute bostguneekin (4 gune ibilbidean eta beste bat, herrikoplazan, zirkuitutik kanpo). Azpeitiko Ikastola Ikasberrin kokatuko dalehen gunea; Garmendipen, bigarrena; Goenako Kanpan, hurrengoa;Loiolatxo eta Loiolakoa izango da laugarren gunea eta aipatutakoherriko plazakoa, azkena. “Herri desberdinetan antolatutakoautobusetan eta garraio publikoaerabiliz” etortzea gomendatu dute Kilometroak jaiarenantolatzaileek. Ibilbidea eta egitaraua eskuragarri daude www.kilometroak.net orrialdean.