donostia. Joan den abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu zen eta Eusko Ikaskuntzak Sustraiak-Erroak elkartea homentzea erabaki zuen. Atzo ospatu zen Donostiako Miramar jauregian sari banaketa eta bertara Jose Maria Muñoa, Euskara Ikaskuntzako presidentea, Iñigo Apaolaza, Euskara Ikaskun-tzako gerentea, eta Iñigo Leturia, Sustraiak-Erroak elkarteko presidentea gerturatu ziren.

2006 urtea geroztik banatzen diren Ene sariak, urtero omentzen du euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duen erakunde bat eta aurtengo saritua Pariseko Sustraiak-Erroak elkartea izan da. Bere presidentea, Iñigo Leturiak poz onez jaso zuen saria. "Ilusio handia egiten digu elkarte osoari horrelako sari bat jasotzea. Askotan proiektuak antolatzen ditugu baina jendearen erantzuna ez da handiegia, eta batzuetan momentu txarrak izaten dira. Horregatik sari honek aire freskoa ematen digu momentu txarretan lanean jarraitzeko".

Jose Maria Muñoaren ustez "azpimagarria" eta "eskertzekoa" da elkarteak burutzen duen lana "Paris batean euskara sustatzeko".

Muñoaren ustez "atzerrian horrela lan egiten duenak gure sustraien alde eta euskararen alde benetan merezi du gure esker beroena eta lagundu egiten digu guk, hemen, gure hizkuntza mantentzen eta indartzen".

Leturiak onartu zuen ez dela erraza taldea "aurrera ateratzea" baina zailtasunak izanda ere, elkarteak 28 urte daramatza Paris euskaldun-tzen eta oraindik ere urtero antolatzen dituzte euskara ikastaroak eta ekintza ezberdinak. "Hitzaldiak, klaseak, dantzak eta horrelako gauzak antolatzen ditugu eta bidaiak ere bai. Pariseko arazoa da hizkun-tza praktikatzeko giro bat aurkitzea oso zaila dela", azpimarratu zuen atzo Iñigo Leturiak. Horregaitik, Sustraiak-Erroak taldeak urtean behin edo bitan ospatzen ditu Euskal Herrira bidaiak "benetan euskal giro batetan sartzeko, euskara praktikan jartzeko eta kontura-tzeko bizitza bat euskaraz eraman daitekeela, ez dela hizkuntza batean bakarrik gelditzen, bizirik dagoen zerbait dela".

Sustraiak-Erroak taldeak 65-70 lagunek osatzen dute. Gehiak perfil ezberdinetako ikasleak. "Gehien bat Iparraldeko jendea dugu, euskara berreskuratu nahi duena", aitortu zuen Leturiak, baina badira ere beste motatako motibazioak mugitzen dituen jendea. "Ikasle batzuk hizkuntzalariak dira. Euskarari buruz entzun dute eta arraroa delako edo zaharra delako gurera gerturatzen dira ikastera. Beste batzuek ordea, Euskal Herrira behin etorri eta berarekin zer ikusi duen zerbaitekin maitemindu direnak ditugu, bai pertsonengaitik, tratuarengaitik, lurraldearengaitik…Eta hori nahiko izan dute euskara ikasi nahi izateko".

Ikasle hauek "harritu egiten dira" Euskal Herrira etortzen direnean jendeak ez duelako euskara erabiltzen. "Egoera xelebreak sortu izan dira", gogoratu zuen Sustraiak-Erroak elkarteko presidenteak. "Ikasleak ez dute ulertzen zergaitik jendeak hemen, Euskal Herrian, hainbeste aukera edukita ez duen ikasten eta hori galdetzen diote jendeari eta hauek hitzik gabe gelditzen dira, ez dakite zer esan".

Elkartearentzat ez dan lan erraza izan 28 urte hauetan martxan jarraitzea eta Iñigo Leturiak momentua aprobetsatu nahi izan zuen ikasleei eta erakundeei eskerrak emateko. "Frantzian hizkun-tza arloan diru laguntzak jasotzea ia ezinezkoa da eta beraz eskertu beharra dago Eusko Jaurlaritzak ematen digun laguntza", azpimarratu zuen. Gainera, gogoratu zuen, elkartearen historia osoan bolondres mugimendua izan dela protagonista. "Ikasleek kotizazio bat ordaitzen dute urtean baina oso baxua da eta saiatzen gara bolondres kontzientzia bat sortzen". Eusko Ikaskuntzako presidenteak ere hau azpimarratu zuen. "Euskarazko kurtsoak zein kontzertuak edo hitzaldiak bolondresek antolatze dituzte eta eskertzekoa da egiten duten esfortzua talde batek euskara ikasi dezan eta euskaraz egin dezan". Iñigo Leturia argi dauka mugimendu honengaitik ez balitz "ez ginela kapaz izango talde hau aurrera ateratzeko", aitortu zuen esker onez.