Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Euskadi Lagunkoia Adinekoentzako Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren edizio berriaren deialdia egin du. Sari honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako ingurune ahalbidetzaileak sortzeko berrikuntza eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren jardunbide egokiak balioestea.
Sari honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan adinekoentzako ingurune ahalbidetzaileak sortzeko berrikuntza eta eraginkortasunagatik nabarmentzen diren jardunbide egokiak balioestea.
Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren lehenengo edizioa 2019an egin zen, eta ordutik urtero arautu eta deitu izan da. Interes nagusia Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde, organismo eta pertsonek lagunkoitasunaren esparruan egiten dituzten ahaleginak sustatzea, balioestea eta aitortzea da.
Lagunkoitasuna zahartze aktiboa sustatzen duten hiri-ingurune integratzaile eta irisgarriak sortzen saiatzen den faktorea da, eta adineko pertsona guztien osasun-, partaidetza- eta segurtasun-aukerak optimizatzen ditu, era horretan, bizitza sozialeko alor guztietan parte har dezaten sustatuz.
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren helburua da, hain zuzen ere, adinekoek eta, oro har, herritarrek parte hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala pertsona guztiek euren bizimodua egiten jarrai dezaten. Euskadi Lagunkoia sarea sare horretara atxikita dauden 83 udalerrik osatzen dute, eta horietatik 36 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta 21 Arabakoak.
Aurtengo saria 2024ko Lagunkoia Erronka (Bakardade-egoerei heltzea) lantzen duten ekimenei zuzenduta dago, eta saria 3.000 eurokoa izango da.