BILBO. Gerra Zibilaren biktimei omenaldia egingo zaie Durangoko hilerrian astearte honetan, martxoaren 31n, eguerdiko 12:00etan, udalerri bizkaitarrak jasan zuen bonbardaketaren 78. urteurrena betetzen den egunean, Durangoko Udalak jakinarazi duenez.

Ekitaldira, Durangoko alkate Aitziber Irigoras, Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Madariaga, Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanza, Eusko Jaurlaritzako Biktimen Harretarako aholkulari Enrique Ullibarriarana, EAJko EBBko presidente Andoni Ortuzar, EAJko BBBko presidente Itxaso Atutxa eta PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendia hurbilduko dira, besteak beste.