BILBAO. Helburua bete eta aurreikusitako 10.000 sinaduren kopurua hilabete bakarrean bikoiztu dela kontuan izanik, ekimenak publikoki eskertu nahi izan die beren parte hartzea sinatu duten pertsona orori. "Honek guztiak Iñigoren kasuan justizia eta neurri zehatzen exijentziak duen oihartzun sendoa erakusten du. Gainera, jakin badakigu sinatzaileen artean ideologia eta alderdi ezberdinetako pertsonak, pertsonaia publikoak, eliteko futbolistak edo ertzainak egon badudela", adierazi dute.
Horrekin batera, sinadurak eskura eman eta exijentziak aurrez aurre aurkezteko asmoz, "premiazko bilerak" eskatu dituzte Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuarekin eta Eusko Legebiltzarreko Segurtasun batzordearekin. "Lehenbailehen egitea espero dugu. Izan ere, bigarren urteurrenera hurbiltzen ari gara eta denbora pasak kalteak besterik ez ditu eragiten kasua argitu eta justizia ahalbidetzeko bidean", gaineratu dute.
Azkenik, pertsona eta gizarte mugimendu oro gonbidatu dituzte urtarrilaren 22ko arratsaldeko 19:00etan Bilboko Zirika Gunean egingo den asanblada irekian parte hartzera.