uela urte batzuetatik hona alaba nagusiak zientzialaria izan nahiko lukeela esaten du. Neska bitxia da, asko gustatzen zaio bere buruari galderak egitea, eta Matematikak dira gustukoen dituen irakasgaietako bat. Etxeko esperimentuak, aspaldi, klasiko bat dira arratsalde libreak entretenitzeko. Horrekin guztiarekin, esan dezakegu ez zaiola osagairik falta bere ametsa betetzeko. Ez dakiena da lanbide honetan generoak zailtasun-plusa dakarrela. Zientziaren historioak emakume zientzialarien talentua eta ekarpena txikiagotu ditu, horietako askok erabat ahaztuz. Izan ere, eskolako liburuetan bilatuko balu, ez lituzke aurkituko Ada Lovelace (historiako lehen programatzailea) edo Gertrude B. Elion (leuzemiaren aurkako lehen tratamenduaren garatzailea) bezalako izenak. Era berean, ez du imajinatzen gaur egun Zientziara iristen diren emakumeek aurreratzeko zailtasun gehiago dituztela gizonezkoekin alderatuta. Eta ikerketa karrera hasten dutenen artean emakumeak gehiengoa diren arren, soilik erantzukizun goreneko postuen %25a emakumeek betetzen dituzte. Gaur, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, animatu nahi ditut Zientzian aritu nahi duten neska guztiak, beren ametsa lanbide bihurtu arte ahaleginean jarrai dezaten. Zientziak ezin du beraien talentua galtzen jarraitu.