raingo honetan, elikagaiak alferrik galtzearen gaia aztertzera nator, eta, ahal den neurrian, zuek ere konbentzitzera. Supermerkatu batzuen politikak aldatzen hasi diren arren, beste batzuek saltzen ez dituzten eta egun berean iraungitzen diren elikagaiekin zer egin erabakitzeko oraindik ez dute irizpide garbirik. Beste alde batetik, hainbat plataforma sortu dira salduko ez diren produktuak merkeago ipintzeko. Ideia positibo guzti horiekin batera mugimendu gehiago beharrezkoak dira. Alferrik galtzen den elikagai kopuruak politika eta ekimen askoz indartsuagoak behar ditu xahutze horrekin amaitzeko. Era berean, garrantzitsua da, banaka, janaria % 100ean aprobetxatzen kontzientziatu behar izatea. Orain, jaiegunekin batera, bazkariak eta afariak datozenez, gogoratu behar da pertsona batzuek ez dutela zer jan edo zer afaldu. Horregatik, ondo pentsatu behar dugu zer prestatu behar dugun eta ez egin eta ez zerbitzatu soberako elikagairik. Banaka helburu komunak lor ditzakegu. Baina boterea dutenek zeregin garrantzitsuena dute hau aldatu ahal izateko. 2022rako helburu on bat izan daiteke elikagaien xahuketa zerora murriztea. Gure aldetik jarri behar dugu denok Gabonak ospatu ahal izateko. Jai zoriontsuak guztioi.