a competencia entre las mujeres es el primer triunfo del patriarcado". Azkenaldian, esaldi hau sarritan ikusten ari naiz sare sozialtean. Mundu honetan, ezer gutxik ateratzen nau nire onetik, baina gorroto dut gure artean matxakatzen garenean. Eta ez, ez da kasualitatea. Azken asteetan, nire inguruan kasu ezberdin asko ikusi eta bizi izan ditut: baina oraindik ez diozu zure alabari pardela kendu? Oraindik txupetea erabiltzen uzten diozu? Ene... zure umeak, urtebete izanda, hortz gutxi ditu oraindik ez? Oraindik titia ematen diozu? Horrelako komentario eta galdera kritikoak soberan daude neskak! Emakume batek beste baten inguruan gaizki hitz egin, kritikatu edo epaitzen duen bakoitzean, gure borroka feministan atzerapauso handi bat ematen dugu. Sororitatea edo ahizpatasuna emakumeen arteko elkartasuna eta aliantza da. Orain, inoiz baino gehiago, emakumeak gure artean errespetatu, babestu eta zaindu behar gara, taldea osatu behar dugu eta talde moduan funtzionatu behar dugu. Emakume guztiak ezberdinak gara, barrutik zein kanpotik, baina sororitateak batzen gaitu, eta elkarrekin, indartsuagoak gara. Gai honen inguruan sakon hausnartu beharko genuke. Gugandik, emakumeon hausnarketatik hasten baita eraldaketa.