oriontasuna hitzez deskribatzea zaila da, baina joan den urriaren bostean sentitu nuen sentsazio koktelera eta subidoia kontatzen saiatuko naiz. Gehien maite ditudan pertsonetako bik nire pertsona kutun berria mundu zoragarri honetara ekarri dute. Gari, oraindik ez dugu elkar ikusi, baina zugana eta zure aita-amarengana sentitzen dudana hain da handia, non irribarrea ez zaidan aurpegitik ezabatzen eta begiak busti egiten zaizkidan zugan pentsatzen dudan bakoitzean. Oraindik urte asko geratzen zaizkizu hau irakurri eta ulertu aurretik, baina testua opari iraunkor gisa eta gure bizitzetan agertu zinenean sortu zenuen sentimenduaren irudikapen gisa geratzea nahi dut. Zure etorrerarekin, badirudi arazo guztiek ez dutela ematen diegun garrantzia eta lagundu egiten digu pertsona hobeak nahi izatera. Gogo handia dugu zu hazten ikusteko, zure ametsak eta pozak partekatzeko, zure lorpen guztiak ospatzeko. Zure etsipenengatik zurekin negar egitea edo arazoren batekin laguntzen saiatzen garenean zu gu kontsolatzen bukatzea. Oraindik aurkitzeke dauden munduaren leku magikoak ezagutzea. 2039an modan dauden taldeen kontzertuetara joatea. Horregatik guztiagatik eta beste gauza askorengatik beti egongo gara zurekin zorretan.