edabideetako izar handienek euren egoak, hatxe gabe, distirarazteko aukera paregabea topatu zuten sumendiaren argitan, eta denbora galdu barik abiatu ziren irla gaixora, erreportari gazte eta adoretsu gisa magmaren ondo-ondoan agertzeko, gaztetasun eta adore gabezia erakutsiz ikusle guztien aurrean. Barregarri eta negargarria aldi berean, baita zitala ere izan da euren flipatutako musuak ikustea, mikrofonoa eskuan, ezbeharraren eta naturaren hondamendien turismoaz gozatuz. Abentura bat izan da, bai, abentura dibertigarri eta erabat kontrolatua haur handi eta berekoi hauek euren jauregi mediatikotik egun pare batez ateratzeko. Horregatik, batez ere irain bat izan da hau guztia, gehienbat euren bizitzak arriskuan jartzen dituztenen-tzako munduaren ankerkeria zabaltzeko, euro eskukada eskas baten truke. Ogibidean jardun nahi badute, badaude aukera ugari edonon. Adibidez, Etiopian, hor dago gaur egun garbiketa etniko bat oraindik kontatzear; edo Burkina Fason, non islamistek akabatzen dituzte ehunka zibil herriz herri. Kabul pil-pilean omen dago baita ere. Eta kazetaritza zin-tzoari buruz zerbait ikasteko grina badaukate, gaur bertan, urriak 6, Gervasio Sánchezek emango duen Conflictos eternos izeneko hitzaldira gonbidatzen diet. Doahinik, Europa Jauregian, 18.30tan.