orrika lasterketa oso berezi batean hartu genuen parte Gasteizen pasa den igandean familiako emakume guztiok. Hain pozik eta urduri geunden. Oso goiz elkartu ginen arrosa kolorez jantzita Salburua auzoan, bularreko minbiziaren aurkako borrokaren alde. Ilusioz beteta eta Gu guztiongatik lelopean, 1.500 emakume baino gehiagok zeharkatu genuen helmuga, Buesa Arena pabilioiaren aurreko zabalgunean kokatuta. Partehartzaileok ez ginen lehiatzera joan, beste emakumeekin korrika egitea gustatzen zaigulako baizik (ahizpekin, alabekin, laneko lagunekin...). Hain zaila al da ulertzeko? Gizonezkorik gabeko proba honetan, gizonezkoren baten kexak eta bromak entzun behar izan genituen Emakumeen Lasterketa amaitu ondoren. Diskriminazioa omen zen lasterketa hori antolatzea. Edo "zer, orain ez duzue dutxarik hartuko, lastekerta oinez egin duzue eta, ez korrika, jaja". Gizonak, adi, entzun ondo! Ez ditugu horrelako txantxak atsegin. Parte hartu dugun Gasteizko emakumeok ilusioz eta lehiatu gabe egin dugu, irteeran ukalondokorik sufritu gabe, eta inork errietan egin gabe helmugara arte berriketan joan gara. Emakumeek ez beste inork parte har dezaketen korrika lasterketa bat da, eta korrika egiten dugu gustatzen zaigulako.