arrera matxistarik nabarmenenak argi ditugu, emakumea gizona baino beherago jarri dutenak. Hala ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna beti sumatzen ez ditugun eguneroko ekintza txikietan ere islatzen da. Oso barneratuta dauzkagun keinu, esaldi eta aurreiritzi txikiak dira, matxismoa gorrotatzen badugu ere. Mikromatxismoak izenekoak dira, adituen esanetan. Adibidez, supermekatu batek haurrentzako kamisetak salgai jarri zituen. Mutilentzat urdin kolorekoak ziren eta "aita bezain argia" esaldia irakur zitekeen. Neskentzat, arrosaz, nola ez, eta "ama bezain polita" zen bularrean esaldia. Hainbeste kritika jaso ondoren, kamisetak merkatutik kendu zituzten. Nahiz eta bidea oso luze eta motel izan, aldarrikapen feminista gehienak ulertzen ari garela erakusten duten beste eguneroko adibide batzuk dira. Suediako denda multinazional batek argitaratutako Gabonetako katalogoko argazkiak dira guztientzako eredurik onenak. Mutila eta neska agertzen dira ilea apaintzeko jostailuekin jolasean. Ondo adierazi dutenez, umeak dira zerekin edo zertan jolastu erabakiko dutenak. Bukatzeko, neure buruari galdetzen diot urtero kurtso hasieran: zergatik janzten ditugu neskak arrosez eta mutilak urdinez? Ez dakit, ez daukat erantzunik.