ierri (2 urte) asko gustatzen zaio bere ahizpak (6 urte) egiten duena, eta horregatik errepikatzen du. Uda honetan azazkalak margotu dizkiogu Oierri kolore oso alaiekin, bere ahizpari bezala. Hain pozik zegoen! Azazkalak margotzen jolastea entretenimendua da, ume asko erakartzen dituena. Eta ezin dugu ahaztu haurrak eta helduak elkarrekin dibertitzeko une magiko bat dela. Baina parkera heldu bezain laster, iseka egin zioten Oierri beste ume batzuek, eta neska zara! oihuka hasi ziren. Momentu horretan neure buruari galdetu nion prest gauden generoari buruzko galderak eta irainak erantzuteko. Eta bai, noski, prest gaude! Burla egiteaz gain, arratsalde horretan guraso batzuek hainbeste kritika egin zizkiguten, ezin zutelako mutila azazkalak margotuta onartu. Geure erantzuna oso sinplea izan zen: Jolas bat da azazkalak pintatzea, eta Oierrek azazkalak margotu ditu gogoko duelako, eta kitto! Egia da mutil batzuei ez zaiela panpinekin jolastea gustatzen, baina beste batzuei bai. Argi dago inork ez duela aukeratu behar gustatzen zaiona bakarrik mutila edo neska izateagatik. Ez dago mutilen edo nesken gauzarik (arroparik, orrazkerarik, kolorerik, etab.). Neska edo mutila izateko modu asko daude eta ondo daude. Gora koloretako azazkalak!