adirudi funtsezko balioak ahazten ari direla. Mundua inoiz baino eroago dagoen une honetan beharrezkoak diren balio horiek. Ezinbestekoa da ondoan ditugunei eta behar dutenei laguntzea. Noiz bihurtu gara hain krudel, hain insolidario? Ez da bakarrik lagun hurkoari laguntzen ez zaiola eta munduan ezbeharrak gertatzen diren bakoitzean beste alde batera begiratzen dela. Arazoa da pertsona batzuek, nolabait esatearren, mehatxatzen eta iraintzen dituztela bere denbora beste batzuei laguntzen ematen dutenak. Maitasuna zer den erakutsi beharko litzaieke sare sozialen iluntasunetik gorrotoa zabaltzen dutenei. Pena besterik ez dute ematen. Palestinan, Kolonbian eta, orain, Ceutan gertatzen ari dena ez da soilik bizirik irautea, gizaki irautea baizik. Gure esku dago gerra hauetan eta etor daitezkeen guztietan maitasuna gorrotoari gailentzea. Eta lagunok, horrela izan beharko luke eta horrela izango da. Maitasunak irabaziko du mundu hau; hau da, elkartasunak, eskuzabaltasunak eta maitasunak. Horiek baitira funtsezko balioak. Eta balio horiek aitarekin batera eman eta irakatsi dizkidazulako, beti zorretan egongo naiz zurekin. Eskerrik asko gertu eta hain hurbil ez daudenekin duzun eskuzabaltasunagatik. Ziur nago zure balioek mundua mugiaraziko dutela. Zorionak Ama!