spertzen naiz. Lelokeria berak entzuteaz nekatuta nago. Egunero hainbat tontakeria entzun behar dut bakarrik emakume izateagatik. Bai lanean, bai kalean, bai lagunartean. Benetan, aski da. Gizonezko lankide batzuek pentsatzen dute gai batzuk interesatzen zaizkidala bakarrik emakume izateagatik, adibidez, haien seme-alaben bizitza, edo pertsona ospetsuen bizitzari buruzko telebistako saioak. Esate baterako, kirolari buruz hizketan ari direnean gizonezko lankide batzuk, inoiz ez didate zein den nire iritzia galdetzen. Inoiz ez. Uste dute ez zaidala kirolarik gustatzen emakume izateagatik. Baina Rocío Carrascori buruzko berri bat entzuten badute, orduan bai, elkarrizketan parte har dezaket, nire aisialdian saio mota horiek ikustea gustatzen zaidala pentsatzen dutelako. Emakumea izateagatik ziurtzat jotzen dute. Are gehiago, emakume guztiok interesaturik gaudelakoan daude. Galdetu gabe. Beste adibide bat. Noizbehinka gizonezko lankide batzuek kontatzen didate zehatz-mehatz zer egin duten haien seme-alabek ikastolan, zer bazkaldu duten, nola lo egiten duten,€ Eta istorio horiek entzutea ordubetez oso aspergarria da. Benetan. Emakume izan arren, ez zait gai horiek batere interesatzen. Ez daukat lelokeria berak entzuteko gogorik.