Idazmahaia

Etxera bidea (1)

30.03.2021 | 00:13
Begoña Martín

Orain dela hamar urte laneko ordutegia aldatu nuen eta ordutik, gaueko hamabietan itzultzen naiz etxera. Oinez eta bakarrik egiten dudan 15 minutuko ibilbide bat da. Zer esan nahi du? Javier, Mikel edo David izango balitz nire izena, ezer ez. Behin, gizonezko lankide bati galdetu nion nola egiten zuen berak etxera bidea gauean. Nola? Ez ninduen ulertzen. Eta galdetu nion kalean zehar lasai zihoan, edo mugikorra erabiltzen zuen ala ez. Eta bai, oso lasai eta wasapak bidaliz. Zorte handia zeukala esan nion. Ez ninduen ulertzen. Nire kasuan, lana bukatu bezain pronto, nire buruak bere lan propioa hasten du, betiko erritualarekin batera. Berokiko poltsiko batean mugikorra gordetzen dut, larrialdi-deiarekin atzamarren artean. Beste poltsikoan, autodefentsa ikastaro batean ikasi nuen bezala, etxeko giltzak eramaten ditut, bi modutan erabiltzeko: alde batetik, heldu bezain pronto atariko atea irekitzeko, denbora galdu gabe; eta bestaldetik, defentsa-arma gisa. Badaezpada. Horrela bai, prest nago etxera bidea egiteko. Beno, ez. Nahiz eta konfinamenduak gauean hiria hutsik utzi, kalera irten baino lehen pentsatzen jarraitzen dut gizonezko ezezagunarekin topo egingo dudan, edo beste espaloira aldatzeko astia izango dudan.

Más información