uzeneko kontzertuak entzuteak eragiten digun zirrara indartsu eta hunkigarri horrek zeruan urrutitik ikusten dugun izarra bezain urrun gelditzen da. Beste mende bateko emozioa dirudi. Gogoratzen dut nire azken kontzertu hura. Nafarroa garaikoa. Iruñean. Katedral baten. Dardara horiek nabaritzen ditut momentu horretaz gogoratzen naizen bakoitzean. Ez zen izan pandemia baino lehenago disfrutatu nuen azken kontzertua bakarrik, baizik eta Berri Txarraken azken emanaldia ere. Talde honek eragiten dituen emozio guzti horiek hamaika kontzertutan bizi izan ditut txikitatik. Arima urratu arteoihu egiten genuenean, txaloka eskuak eta ukabilak gora baita ere. Libre ginen, jakin gabe. Momentu orominutu bat une horretara bueltatzen igarotzen ditut gauak. Ez dutmundua begiratzeko leiho horiek itxi nahi. Baina denak ez du balio, kanta goibelek berriz min hau sortzen dutenean. Biziraun behar dugu nortasuna eraikitzen dugun bitartean. Isiltzen banaiz ez da esaterik ez dudalako, betiko leloaren betiko leloa ez esateko baizik. Denbora da poligrafo bakarra, oreka bilatu beharrean gaude. Ez dizuet Dardara dokumentalaren spoilerrik egingo. Hala ere, zinemetan dago zirrara horrek eragiten duenaren azalpena. Maravillas.