rain dela urtebete konfinamendua hasi zen, eta gure bizitza hankaz gora ipini zen. Hiru hilabetez gurasoak etxean geratu ziren telelana egiteko eta umeak zaintzeko aldi berean, ezinezko misioa! Dendak eta tabernak itxi ziren bat-batean, eta milaka pertsona etxean geratu ziren lanik gabe, eta jakin gabe zein izango litzatekeen etorkizuna. Baina batez ere, Araba eta Gasteizko sanitarioen bizitza erabat aldatu egin zen. Egunero zona cero edo gudu zelaira lan egitera joaten ziren, hau da, ospitaletara. Ziurgabetasun, beldur eta segurtasun falta sentitzen zituzten. Baina jakin bazekiten ospitalean egon behar zutela, gaixoak laguntzeko, haien ondoan egoteko. Eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuet. Zergatik? Konfinamenduaren hiru hilabete horietan, mediku, erizain, erizain-laguntzaile, anbulantzia, garbitzaile eta zeladoreek atsedenik gabe lan egin zutelako, eta pazienteen familia bihurtu zirelako. Bakar-bakarrik heltzen ziren gaixoak ospitaletara. Senideek ezin zituzten lagundu birusaren hedapena sahiesteko. Eta zuek, erizainak, haien ondoan egon zineten egunero, etxera itzuli arte, edo bakarrik hil ez zitezen. Eskerrik asko, Ale, Águeda, Laura,... eta Arabako erizain guztiak! Ez duzue erizain lan egiten, erizainak zaretelako.