urreko batean, solemnitate handiz eta lau ministro alboan zituela agindu zuen autonomiei emandako eskumenen amaiera. Koronabirusari aurre egiteko aitzakiaz hankaz gora jarri zuen orain arte lege izan dena. Alegia, subsidiariotasun-printzipioak ezartzen duenez, zerbitzua ematen duen administrazioa zenbat eta hurbilago egon herritarrengandik, orduan eta eraginkorragoa izaten dela zerbitzua.
Madril-Espainiako gobernuak kontrakoa erabaki du: Espainiako banderan bildu eta espainiartasunaren koroa buruan, ibili munduan. Kendu zu, jarriko naiz ni!, agindu du XXI. mendean momentuz dugun osasun krisi larriena dugunean. Arraioa, koroa batek buruan eta alarma egoera larriak kudeatzeko monopolioak, bidegabekeri asko estali ditzakete eta.
Bien bitartean, Espainia da oraintxe bertan koronabirus gaitzez jotako laugarren estatu-nazioa, Txina, Italia eta Iranen atzetik. Kutsatutakoak etengabe goraka doazenez, laster izango da lehenengoa. Osasun porrota oso bistakoa da eta Gobernuko deep estateko estrategek, koroa buruan, mozorroa kentzea erabaki dute. Amaitu da Kataluniarekin konfiantza lortzeko elkarrizketa mahaia, amaitu da transferentzien egutegi zorrotza, amaitu da “oraingoan bai” Estatu Federal baterako trantsizioa. Izan zitekeen bestela, Autonomiak indartu eta konfiantza emanez “denok elkarrekin” birusari aurre egitea. Izan zitekeen, bai, baina denok ezagutzen dugu igela eta eskorpioiaren ipuina.
PSOE eta PSEren jokaera ez da berria. Otsaila 23ko Tejeroren estatu-kolpearekin ere berdin gertatu zen. Gertaera hark Loapa ekarri zuen, nazioa diren autonomien eta autonomi administratiboen bereizketa ezabatu zen, transferen-tziak sine die luzatuta daude eta orduan kafea denontzatezarri zen bezala, gaur, birus madrildarra denontzat ezarri nahi da. Oraingo kolpearen aitzakia “denon” osasuna baldin bada ere, jokamoldea orduko bera da.
Osasuna eta Ertzaintza-Mossoak Madril-Espainiako gobernuak esklusiboki eta aldebakarrez eskuratzea ez da egin birusari hobeto aurre egiteko, lurralde espainiarra (Penintsula, baina, Portugal, Andorra eta Gibraltar gabe) kontrolpean jartzeko baizik. Egungo datuen arabera Osasun Ministerioak aitortzen du milaka pertsona daudela kutsatuak estatu espainiar osoan, horietatik erdia dira Madrilen. Orduero datuak aldatu arren, eta ez hobera, Madril ez ixtea erabaki dute, beste hiriburu handi askok itxi dutela jakin arren. Horren atzean, bistan da, erabaki politikoa dago, ez gizartearen osasun zaintzakoa. Erabaki horren atzean Madrileko exodoa edo bigarren etxebizi-tza dituzten Murtzia eta kanpoaldeko ihesa estaltzea dago, ez birusaren zabaltzea ekiditea.
Madril da birus zabaltzaile lehena eta nagusiena. Gutxirako balio du koronabirusak ez dituela lurraldeak bereizten eta banakako pertsonengan baino ez duela eraginik. Hori ez dator bat beste herrialdeek (Alemaniak, Portugalek…) hartu dituzten neurriekin. Ez dator bat Espainiak “bere lurraldeko” estatu-mugak ixtea agintzearekin orain, madrildarrak Murtziatik itzuli direnean.
Argudio bera erabiltzen dute ekonomiarekin. Herrialdeak, lurraldeak, nazioak… ukatzen dituzte, pertsonek kotizatzen dutela eta ez lurraldeek esaten dutenean. Pertsonek kotizatzen dute, baina, Espainian (ez penintsulan, ez Europan eta ez munduan) Madrilek banatzen du jasotakoa, balizko solidaritate kontzeptu iluna erabiliz.
Lau ministeriotako buru aukeratu dituzte larrialdi egoera honi irteera emateko: Osasun, Barne Sail, Defentsa eta Garraiokoak. Lauak PSOEkoak. Podemosekorik ez dago, 15Mko espiritua amaitu da. Horrez gain, aukeratutakoen artean Armada egotea eta Ekonomia ez, adierazten du nondik bideratu nahi den krisialdiaren kudeaketa. Kezkagarria da. Are eta gehiago da larria mundu guztiok dakigunean krisi honetatik aurreko Lehman Brothers hartatik baino okerrago aterako garela.
Bi ministerio, osasuna eta garraioarena, herritarren bizirautean laguntzeko, eta beste bi zigortzaileak, Madrilen predikutik aldentzen direnak isilarazteko. Hala esan zuen Margarita Roblesek Quim Torrak iniziatiba hartuko zuela entzun zuenean: politikatik kanpo bidaliko dugu 155 sanitarioa guk esaten dugun bezala ez badu aplikatzen. Obeditu behar du! Jaurlaritzak, berriz, desadostasuna agertu ondoren lankidetzarako eta koordinaziorako prest. Nahiz eta, Foru tradizioan Batzar Nagusiek edo Gorteek foruen kontrako legeek ez betetzeko eskubidetik urruti egon: onartzen da, baina ez da betetzen.
Espainiako gobernuak, gobernuaren parte batek bai behintzat, 78ko paktuaren muina aldebakarrez ezabatu du. Ez da lehen aldia. Tejeroren kolpearen ondoren denontzako kafea esaldiarekin ezberdin garenok berdindu nahi izan gintuzten eta koronabirusen krisiarekin birusa barra-barra denontzat lelo politikoarekin Europatik eta mundutik kanpo nahi gaituzte. Koronabirusak ez dituela lurraldeak bereizten eta banakako pertsonengan baino ez duela eraginik esan ondoren, zergatik ixten dituzte fronterak, frontera hauek zehazki? Gu denok barruan identitate berberaz kutsa gaitezen? Frontera edo muga-marrak jarri behar badira, nik nahiago batez, edo beste batzuk. Idazle eta historialaria