Martin Ttipia Erresumako tenentea zen Gasteiz Nafarroa zen garaian. 1199 urtean, Alfontso VIII Gaztelako erregeak Gasteiz eraso zuenean. Bederatzi hilabetez iraun zuen herriaren defentsaren buru zelarik; Nafarroako errege zen Antso VII Azkarrak, behar zuten laguntza bermatu ezin eta, 1200ean, amore emateko Martini agindu zion arte.
2013 eta 2014 urteetako Nafar saria jaso dutenek emango diote aurtengoa Eliseo Gil arkeologoari, hain zuzen ere, Jose Antonio Gonzalez Salazar apaizak eta Joxe Ulibarrena artista plastikoak. Ekitaldia gaur ospatuko da Gasteizko Udalak orain gutxi izendatu duen Martin Ttipia lekuan, Oihaneder Jauregitik aurrez aurre, Fray Zacarias Martinez kalean.
Eliseo Gil Zubilagak arkeologiari eta euskal kulturari egin dion ekarpena gogoan izango dugu eta noski, ohorezko aurreskua eta, bertsolarien ostean, saria emango diogu.