Audientzia Nazionala salbuespen epaitegi bat da, euskal disidentzia epaitzeko helburuarekin jaio zena, eta egun ere horretan diharduena. Horregatik, behingoz eta betirako itxi behar da. Ezin ahaztu dezakegu Auzitegi honek, gure eta ehunka euskal herritarren torturetan duen erantzukizuna. Gure kontrako epaiketa guztia oinarritzen da guk geuk, zein beste sarekada batzuetako kideek, poliziaren atzaparretan jasandako torturen ondorioz egindako inkulpazio eta autoinkulpazioetan. Hauexek dira gure kontra dauden froga guztiak.

Epaiketa politikoekin amaitzeko beharra ikusten duen eta gatazkaren konponbidearen alde egin behar dela pentsatzen duen herritar orori dei egiten diogu guregana gaur, Gasteizko Harresiaren deialdi honetara, batu dadila. Konpromisoak batuz, epaiketak gelditu. 28ak ere Libre!