Baskoniaren aldizkari ofizial berria etxean jaso nuen pasa den uztailean, ireki eta lehenengo inpresioa gustokoa, itxurosoa, edukin zabalekin? baina akats bat bazuen euskaraz bi orrialde t"erdi, nere barrenean pentsatu nuen "lehenengo aldizkaria izanik baliteke, justifikagarria ez den arren, honetan hizkuntzaren kontua ez zaintzea ACB mailako proiekzioa egiteko".

Bigarrena, hirugarrena, laugarrena, bostgarrena eta azkenik seigarrena jasotzean hilero euskaraz idatziriko orrialdea zenbakiak inolako aldaketarik ez duela izateaz jabetua eta aspertua nere salaketa luzatu nahi dut lerro hau bitartez.

2000. urtetik aurrera Bai Euskarari Ziurtagiria martxan jarri zen, "euskararekiko konpromisoa adierazteko tresna", Kontseiluak esana, eta gure hiriko hainbat elkartek bat egin zuten eta nola ez Saski Baskoniak. Honen bitartez enpresek, entitateek, hizkuntzaren normalizazioaren aldeko jarduera burutuko zuten, beraien erantzunkizun soziala kontuan izanik.

Aitortzekoa da, Baskoniak ziurtagiriko konpremezu batzuk bete-tzen dituela, ziurtagirien sailkapenaren arabera bidean, gutunak bi hizkuntzetan, euskaraz dakiten langileak (ez guztiak, adibide gisa botila bat ur eskatzerako orduan, mutil gazte batek erderaz esateko esan?), speakerra, irudi korporatiboa, euskarriak, errotulazioa? hau da, ikusgarria den oro baina gure hizkuntza, euskarak, ikusgarria izatetik aktibo nagusi izatera saltoa eman zuen aspaldi, ez du balio Korrikaren kanta, Ikusi Mendizaleak , etabarrekoak pabeiloian jar-tzea gure euskaltasuna adierazteko. Adierazpenetatik ekintzetara jo behar dugu denok eta dauzkagun euskarri guztiak horretarako erabali, aldizkari bat hala nola.

Anje Duhalderen abesti batek dioen bezala eta euskarari egokitua amaitzen, "maita nazazu guttiago eta goza nazazu gehiago."