play Stationeko unibertso itxiak ezta ciberjuegosekoak ere, ez dute lortu betiko jostailuak baztertzea; ezta gutxiagorik ere. Are gehiago, berriztatu egin dituztela esango nuke hobe. Hainbat eraikuntzek osatzen dituzten jokuak, baita jolaskideen artean elkar laguntzaren beharra dutenak ere -denek irabazten ez badute denek galdu egiten duten joku hoiek- gure artean diraute oraindik ere, gure eguneroko bizitzan daude. Gaur Araba Euskaraz ospatzera goaz Agurainen, Gogo biziz erabat apropos aukeratutako leloaren eskutik datorrena. Eraikuntza ta lankidetasun joku hoberenaren parekoa dugu arabarrok jai hau. Lautada Ikastolako komunitateak bere izerdiz ta nekez eraiki duen ikastola, herriko mojen aintzineko ikastetxea erosi ondoren, hezkuntz egitasmo sakon batean bihurtu duena. Pausoz pauso egina, buru-belarri lanean ibili ondoren, ilusioz eta etorkizunez beterik dagoen gaztelu eder bat bezala eraikia. Eta ez da eraikuntza gai garrantzitsuena; ikastolaren sorkuntzaren joku hau elkarlanekoa izan da, ikasle, guraso, irakasle, herritar eta lagunak tartean izan direlarik. Araba Euskarazen denok irabazten edo denok galtzen ateratzen garelako. Euskararen festa dugu, bai, baina elkarkidetza, elkartasuna, aniztasuna eta elkarbizitzaren baloreen festa ere bada. Eta batipat Lautadako mugaldeko herri zabaletik ikusita, Euskal Herriaren ikuspuntu ireki eta mestizo bat baitago helburu. Hagan juego, señores. Hurbil zaitezte gaur Agurainera, Araba Euskaraz"en jokura. Hemen denok gara irabazle. Aurrera Lautada Ikastola!