IKAk 20 urte bete dituen honetan, lehenik eta behin, nire zorionik beroenak euskara eta euskal kulturaren alde egindako lan eskergarengatik. Egindako bidean oztopo ugari egonbada ere, emaitzak begi bistakoak dira; beraz, gizarte osoa euskaldundu arte jarraitzera animatu nahi dut.

IKAk gizarte betebehar bati erantzun dio azken hogei urteotan. Batzuk berari esker euskaldundu gara, beste batzuk ikastolan ikasitakoa lantzeko aukera izan dute. Gainera, ikastolekin batera euskara sustatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu: antzerkia, ipuin-kontalariak, zinea, hitzaldiak, bertso saioak, mendi txangoak, irteerak eta abar.

Guri, euskara ikasitakoei, euskarak ekari diguna ez da nolanahikoa izan. Batetik, euskal kultura ezagutzeko aukera izan dugu. Bertsolaritza zer den ez dakienak ez daki zer galtzen duen! Bestetik, euskaldunok askoz hurbilago eta etxekoago sentitzen dugu lagun urkoa euskaraz erdaraz baino; hau da, elkarbizitza areagotzen du.

IKAren ekarpena handia izanda ere, administrazioaren aldetik ez da behar adina baloratua izan, diru laguntzak ez baitira nahikoak. Bereziki larria Nafarroako kasua da, urtetik urtera laguntza murriztuz joan eta gero, orain, krisiaren aitzaki faltsupean ia ezerezean utzi du. Hori aldatu behar da euskara gure altxorrik handiena baita.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet IKAko irakasleei, beraiek zabaldu baitigute euskal mundurako atea, gainera, nahiko modu altruistan.