Project Cargo Summit biltzarraren zazpigarren edizioa egingo da Euskalduna Bilbao jauregian astearte honetan eta asteazkenean, irailaren 17an eta 18an, 'Mega Logistikaren artea menderatzea' lelopean, eta mundu osoko parte hartzaileak bilduko ditu proiektu kargaren eta karga zatikatuaren etorkizuna osatuko duten erronkak eta berrikuntzak aztertzeko. Garraiolari, logistika zerbitzuen hornitzaile, ontzi linea, 'ship broker', portu eta terminalen, profesional eta adituak bilduko dira.
Bilboko Portuko Agintaritzarekin lankidetzan antolatu da Project Cargo Summit topaketaren autengo edizioan sektorearentzat erabakigarriak diren gaiak landuko dira
Bilboko Portuko Agintaritzarekin lankidetzan antolatu da Project Cargo Summit topaketaren autengo edizioan sektorearentzat erabakigarriak diren gaiak landuko dira, hala nola tamaina handiko ontzietara egokitzea, portu azpiegiturak modernizatzea eta proiektu handien ingurumen inpaktua kudeatzea.
Portu erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, teknologiek portuko eragiketak optimizatzeko duten zeregina, balio handiko kargaren segurtasuna eta itsasoko energia eolikoaren sektoreko azken joerak ere aztertuko dituzte parte hartzaileek, bai eta merkatuaren hazkunde azkarra eta Europan sortzen diren aukera berriak ere.
Egitarauaren baitan, Haizea Wind erakundearen Bilboko Portuko instalazioetara bisita antolatu da, hitzaldiak eta mahai inguruak izango dira industriako liderren parte hartzearekin, eta 'networking' egiteko eta sektoreko eragileekin harremanetan jartzeko aukerak eskainiko dira.