Bilboko Udalak jakinarazi duenez irailaren 30era arte izango ditu zabalik kanpoko udal-igerilekuak.
Udalbatzak erabaki zuen Txurdinagako igerilekuak hurrengo hilaren amaierara arte zabalik izatea, eta, orain, Artxandakoak eta Errekaldekoak gehituko zaizkio.
Udalak aitortu duenez, luzapen honekin, uztailean mantentze-lanetako langileek egindako grebaren ondorioz zerbitzua eten izana konpentsatu nahi izan du.
Irailaren 9tik (astelehena) hileko azken egunera arte, kanpoko udal-igerilekuak egunero egongo dira irekita
Horrela, irailaren 9tik (astelehena) hileko azken egunera arte, kanpoko udal-igerilekuak egunero egongo dira irekita. Txurdinagako igerilekuak 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik eta Artxandakoak eta Errekaldekoak, ordea, 12:00etatik 20:00etara.
Bestalde, Udalak informatu du Abusu, Atxuri, Artxanda, Deustu, Errekalde, Miribilla, San Mames eta Txurdinagako igerileku estaliak igande honetan irekiko direla(irailak 1).
Igerileku estaliek beren ohiko ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 7:15etik 22:00etara (Casilla eta Artxanda, 8:00etatik 22:00etara)
Igerileku estaliek beren ohiko ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 7:15etik 22:00etara (Casilla eta Artxanda, 8:00etatik 22:00etara); larunbatan, 9:00etatik 22:00etara, eta igandean eta jaiegunetan, 9:00etatik 15:00etara (Txurdinaga eta San Inazio, 9:00etatik 19:00etara).
Era beran, irailean zehar, Zorrotzako eta San Inazioko igerilekuak itxita egongo dira, urteroko mantentze-lanak egiteko, eta Casilla itxita egongo da asteburuetan.