CCOO, LAB, ESK, UGT eta ELA sindikatuek sinatutako prentsa ohar batean salatu dute kontratazio faltagatik Gipuzkoako Correos lantokietako egoera hondoa jotzen ari dela.
Correosek Gipuzkoan ez kontratatzeko duen politikak plantillan eragina du eta gehiegizko lan-karga jasanezina izatera eramaten ari dela salatu dute sindikatuek
Correosek Gipuzkoan ez kontratatzeko duen politikak plantillan eragina du eta gehiegizko lan-karga jasanezina izatera eramaten ari dela salatu dute sindikatuek. Prentsa-oharrean informatu dutenez, enpresak apirilaren amaieratik ezagutzen du langile bakoitzaren oporraldia, baina bere lana egin ahal izateko behar adina langile ez kontratatzeko ideiarekin jarraitzen du.
Sindikatuen arabera, plantillaren %50 baino gehiago falta da, eta karteriak erabat gainezka daude
Sindikatuen arabera, plantillaren %50 baino gehiago falta da, eta karteriak erabat gainezka daude. Herri batzuetako kasuak aipatu dituzte: Billabonan; 6 postutatik 2 bete dituzte eta 2 asteko atzerapena dute jakinarazpen eta gutun arruntetan; Eibarren 14 postuetatik 6 baino ez daude beteta. Bergaran (8tik 4), Lazkaon (4tik 2) eta Hondarribian (11tik 6).
"Egoera jasanezina da, eta denboran asko luzatzen ari da; beraz, Correosek arazoari irtenbidea ematea erabakitzen ez badu, hurrengo urratsa mobilizazioak izango dira"
"Egoera jasanezina da, eta denboran asko luzatzen ari da; beraz, Correosek arazoari irtenbidea ematea erabakitzen ez badu, hurrengo urratsa mobilizazioak izango dira", gaineratu dute sindikatuek egoeraren aurrean.