2024.urtean euskarazko eta gaztelaniazko literatura argitalpenetarako dirulaguntzak emateko deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak. Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburua literatura edizioa sustatzea da eta horretarako 2024. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko eta gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren eta euskarazko audioliburuen argitalpen-kostuen parte bat ordainduko da.
Lehenengoz lagunduko dira euskara itzulitako best-sellerrak
Aurten, deialdi honen barruan, lehenengoz lagunduko dira euskara itzulitako best-sellerrak. Hori dela eta, Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz baino 60.000 euro gehiago bideratuko ditu deialdi honetara, guztira 760.000 euro.
Euskarazko literaturako audioliburuen argitalpenek 60.000 euroko diru poltsarekin lagunduko dira
Euskarazko literaturako audioliburuen argitalpenek 60.000 euroko diru poltsarekin lagunduko dira. 2024. urtean argitaratuko diren giza ahotsez grabatutako euskarazko literaturako audioliburuak izan beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du argitaletxeek edizio-plan ezberdinak aurkeztuko ahal izango dituztela dirulaguntza deialdi honetako modalitate bakoitzean.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da. Iazko deialdian hamazazpi argitaletxek jaso zuten diru laguntza euskarazko literatura argitalpenen modalitatean, hamabik gaztelaniazko modalitatean eta hiruk euskarazko literaturako audioliburuen modalitatean, ondorioztatu dute.