Bilboko Udalak jakinarazi duenez, urtero bezala barrakak Aste Nagusira itzuliko dira. Etxebarria parkean kokatuko dira eta, guztira, 73 atrakzio egongo dira. Abuztuaren 9tik irailaren 1era arte egongo dira.

Abuztuaren 9an, ostirala, barraka-gunea irekiko dute arratsaldeko 17:00etan

Abuztuaren 9an, ostirala, barraka-gunea irekiko dute arratsaldeko 17:00etan. Hala ere, inaugurazio ofiziala abuztuaren 16an izango da alkatearen eskutik.

Guztira, 73 atrakzio jartzeko baimena eman da: helduentzako hamaika aparatu, haurrentzako hamalau barraka, sei txurro-denda, askotariko hamazazpi kaseta, eta terrazadun lau taberna egongo dira, eta, horiez gain, ikuskizunak, trebetasun-makinak, ausazko jokoak eta zirkua ere bai.

Barraka-guneak egunero zabalduko du, 17:00etan

Udalak jakinarazi duenez, Aste Nagusian hiru egunez, soinu-alteraziorik gabeko ordu-tarteak ezarri dira, autistek barrakez gozatu ahal izan dezaten, inolako kalterik gabe.

Abuztuaren 9, 10, 16, 30 eta 31ean, aurreikusita dago 02:00etan ixtea

Barraka-guneak egunero zabalduko du, 17:00etan. Haatik, ixteko ordua aldatu egingo da, dataren arabera: Abuztuaren 17tik 24ra, 04:00etan itxiko dute (03:00etatik 04:00etara, soinurik gabe). Abuztuaren 11tik 15era eta hilaren 25 eta 26an, 01:00ean itxiko dute (00:00etatik, soinurik gabe). Abuztuaren 9, 10, 16, 30 eta 31ean, aurreikusita dago 02:00etan ixtea (00:00etatik, soinurik gabe). Eta abuztuaren 27, 28 eta 29an eta irailaren 1ean, 01:00ean itxiko dute (23:00etatik, soinurik gabe), ondorioztatu dutenez.