Bizkaiko Foru Aldundiak adierzi du Ekonomia Sustatzeko Sailak 430.000 euro inbertituko dituela lurralde saltokiei laguntzeko asmoz.
Diru-laguntza, ekintzaile izateko edo lan-jardunean garatzeko etorkizun-sektore bat ikusten dutenentzat ere bideratuta dago
CECOBI-Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioari, BilbaoDendak elkarteari eta Bizkaidendak elkarteari bideratuko zaie diru-laguntza merkataritza-jarduera sustatzeko, lehiakorragoa izateko eta kontsumitzaileentzat gero eta erakargarriagoa izan dadin sektorea. Diru-laguntza, ekintzaile izateko edo lan-jardunean garatzeko etorkizun-sektore bat ikusten dutenentzat ere bideratuta dago.
Aldundiaren ustez, tokiko saltoki txikiak, batez ere, eraldatu egin behar dira, merkatuan dauden beste banaketa-operadore batzuen ondoan ibili ahal izateko.
Informatu dutenez, Foru Gobernuak eta elkarteek bat egiten dute Bizkaiko tokiko saltoki txiki bakoitza bakarra, berritzailea, digitalizatua eta kontsumitzaileen itxaropen berrietara egokitua izan dadin. Horretarako, jarduketa hauek egingo dira:
Sektorearen ezagutza hobetzea karakterizazio-azterlanen bidez, salmenta-prozesu eta kanalen digitalizazioa sustatzea, prestakuntza ikastaro, tailer eta aholkularitza indibidualizatuak, sektorearen profesionalizazioan eta lehiakortasunean eragitea, berrikuntza-kultura bat sortzea, prestakuntza-jardunaldiak, saltokien ikusgarritasuna handitzea kontsumitzaileen aurrean, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, ondorioztatu dutenez.