Bilboko Azkuna zentroak adierazi duenez, abuztuan zehar hiru bisita gidatu eskainiko ditu egunero irailera arte. Lau erakusketa ikusi daitezke oraindik: Allora y Calzadilla: KLIMA; Ana G. Lartiteguiren Tentelontzia; Elena Aitzkoaren Ur Aitzak; eta Manu Muniategiandikoetxearen Schola Navicolare di Traiano.
Alde batetik, euskarazkoak goizeko 12:00etan izango dira, eta bestetik; erdarazkoak 13:00etan eta arratsaldeko 18:30etan
Zentroak konfirmatu duenez euskaraz eta erdaraz izango dira bisitak. Alde batetik, euskarazkoak goizeko 12:00etan izango dira, eta bestetik; erdarazkoak 13:00etan eta arratsaldeko 18:30etan. Bisita 30 minutu ingurukoa da. Ostegunak izango dira bisita gidaturik gaztelaniaz ez dagoen egun bakarrak, 18:30ean.
Bisita 30 minutu ingurukoa da. Ostegunak izango dira bisita gidaturik gaztelaniaz ez dagoen egun bakarrak, 18:30ean
Bisita gidatua egiteko gutxienez lau pertsona bildu behar dira eta gehienez jota hogei pertsona egon behar dira. Zentroak gogoratzen du aldez aurretik izena eman behar dela eta dohainik direla bisitak.
Eraikinera bisita gidatuan proiektu honen intrahistoria aztertuko da: nola asmatu zen, Atrioko 43 zutabeen zergatia edo eraikin honen azpi-lurzoruetan zer gertatzen den
Eraikinera bisita gidatuan proiektu honen intrahistoria aztertuko da: nola asmatu zen, Atrioko 43 zutabeen zergatia edo eraikin honen azpi-lurzoruetan zer gertatzen den. Bilboko Alondegia izan dena eta dena testuinguruan jartzen da: 110 urte baino gehiago dituen hiriko ardoen, olioaren eta ozpinduen biltegia Kultur Zentroa eta gizartearen eta kultura garaikidearen arteko lotura.