Abendua eta opariak. Opariak eta abendua. Bi hitz hauek beti egon dira lotuta Gabonen gertutasuna dela eta. Zer oparitu senide eta lagun bakoitzari. Eskuz egin edo erosi. Asko dira argi eduki behar ditugun ideiak, baina garrantzitsuena da non erosten ditugun dagoeneko argi ditugun opari edo material horiek. Egun hauetan artisau-merkatuak ugariak dira, ez bakarrik gure hiri maitean, baita inguruko herri eta hirietan ere. Tokiko saltokiek beren establezimenduak kalitate oneko eta hurbileko produktuekin prestatzen dituzte. Gehiago pentsatu behar dugu orain haiengan, behar duguna lortzen lagunduko diguten artisau eta merkatariengan, alegia. Beti izan naiz zerbait oparituko diozun pertsonarengan pentsatzeko denbora eskaintzearen aldekoa. Sentiarazten dizkizun emozioak gogoratzea. Bere gustuetan pentsatu, daukanari eta falta zaionari buelta bat eman. Asmatu zer sentiaraziko dion opari horrek. Une hori bai dela oparia, saia zaitezten gomendatzen dizuet. Lagun eta senideekin besteen opariak prestatzea ere bikaina da. Elkartzeko eta partekatzeko uneak baitira. Horregatik uste dut denbora eskaini behar zaiola pertsona bakoitzari eta baita opari bakoitzari ere. Beraz, hori egiteko modurik onena artisau-merkatuetan eta tokiko merkataritzan erostea da.