Arabako Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak 140.000 euro banatuko ditu Araban eta Trebiñuko enklabean norbanakoek sustatutako kultur ondare higiezina kontserbatu edota zaharberritzeko esku hartzeetarako diru laguntzetan.

Deialdia Arabako Lurralde Historiskoaren Aldizkarian argitaratu da, bosgarren urtez jarraian egin da eta gehienez ere 30.000 euro arteko laguntza emango die eskatzaile bakoitzari, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak azaldu duenez, laguntza hauen bidez "43 norbanako diruz lagundu ahal izan ditugu lau urtean. Jarduketa horiekin, gure ondarea zaintzeaz gain, ondare arkitektonikoa zaharberritzeko eta kontserbatzeko sektorea ere sustatzen dugu".

Diru laguntza eskaera bitarteko elektronikoen bidez eta, aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein modutan aurkez daiteke.

Laguntza jaso ahal izateko, higiezina babestua edo katalogatua izan behar da, eta jarduketa 2024an zehar egin behar izan. Laguntzaren eskatzailea ondasun higiezinaren jabea izan behar da.

Diru laguntza ez 30.000 eurotik gorakoa izango eskatzaile bakoitzeko, eta Kultura eta Kirol Sailaren ekarpena ez da inbertsioa egin ondoren guztira izan den kostuaren %50 baino handiagoa izango.

Hurrengo faseetan jasotako diru laguntzen baturak ez du inolaz ere gaindituko higiezin bakoitzeko 60.000 euroko zenbatekoa. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 7an amaituko da.