Gasteizko Udaleko Enplegu Zerbitzuak 2025erako enplegurako prestakuntza programan izena emateko epea ireki du. Sareko 200 eta aurrez aurreko 70 ikastaro baino gehiago izango dira, 1.000 plaza baino gehiagorekin. Aurrekontua 600.000 eurotik gorakoa izango da, aurten baino 100.000 euro gehiago.

Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak adierazi duenez, "prestakuntza programa honekin, enplegu bila ari direnen eta haien laneko gaitasunak hobetu nahi dituztenen trebakuntza bultzatuko dugu", ziurtatu du.

Sareko eskaintzari dagokionez, Nanclarasek azaldu du "oso plataforma informatiko intuitiboa" dutela, "esperientzia aberasgarria" izatea bermatzen duena. 2024an, 800 lagunek eman zuten alta zerbitzu honetan, eta guztira 1.100 ikastaro egin zituzten.

Modalitate honen bidez, nahi dutenek ekipo informatiko propioaren bidez trebatzeko aukera dute, norberaren eta lan arloko ordutegi eta egoerara egokituta. Osagarri gisa, gainera, ikasleek zalantzak kontsultatzeko eta ariketa praktikoak zuzentzeko tutoretzak izaten dituzte.

Sareko ikastaroek era askotako gaiak jorratuko dituzte, hala nola enpresa administrazioa eta kudeaketa

Sareko ikastaroek era askotako gaiak jorratuko dituzte, hala nola enpresa administrazioa eta kudeaketa, merkataritza eta ostalaritza, logistika eta garraioa, eraikuntza eta instalazioak, diseinua eta komunikazioa, enplegu berdea, berrikuntza eta jasangarritasuna, informatika eta abar, ondorioztatu dutenez prentsa-ohar baten bitartez.