Iparralde gizarte-etxean dagoen Beñat Etxepare Antzokian haurrentzako eta gazteentzako 8 proposamen eskainiko dituzte 2024-2025 denboraldian. Vitoria-Gasteizko ikastetxe eta hezkuntza-ziklo askotako ikasleei zuzendutako estilo, lengoaia eta tematika ezberdinetako lanak dira. Ekimenak 20 urte baino gehiagoko ibilbide luzea egin du hirian, eta helburua da neska-mutil guztiei kultura hurbiltzea, hezkuntza-komunitatearen eta arte eszenikoen bitartez inklusio kultural eta sozialarekiko konpromisoa sendotuz.

“Ekimenak, `Ikusle izatearen artea´ deritzon hezkuntza-ekimenaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen mailako hezkuntzako eta bigarren mailako hezkuntzako ikasleentzako hamaika jarduera eszeniko proposatzen ditu arte eszenikoetarako etorkizuneko audientziak sortzeko eta Gasteizko ikastetxe guztietan kulturarako sarbidea demokratizatzeko asmoz. Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, “proiektu aitzindaria da eta, Antzokien Udal Sareari eta Teatro Paraísoren arteko elkarlanari esker, duela urte askotatik goza dezakegu horrekin”.

Programazioa Teatro Paraísok diseinatzen du eta Vital Fundazioaren babesa ere jasotzen du. Bertan, arte eszenikoetako konpainia entzutetsuenak biltzen ditu, eta euskarak eta tokiko sorkuntzak presentzia handia dute. Zikloa urrian hasiko da eta agertokira igoko den lehen konpainia El Mono Habitado izango da. Ikusten ez den edertasunari buruzko ikuskizuna, `¡Guapa!´, eskainiko du. Zikloa amaituko duen lana Teatro Paraíso konpainiaren `Ehuna´ izango da. Cristobal Balenciaga Museoak ikuskizun hori prestatzen lagundu du, eta oihalen eta gorputzen mugimenduak eta dantza ditu inspirazio-iturri.