Eustaten datuen arabera, 2024ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen esportazioek % 4,1 egin zuten behera urte arteko datuei erreparatuta. 2.770 milioi euroko esportazioak izan ziren, aurreko urteko hil berean 2.889 milioi euro izan zirenean. Ondasun energetikoek % 116,6 egin zuten gora eta ez-energetikoek % 7,5 egin zuten behera.

Arabako esportazioek % 15,1 egin zuten behera eta Gipuzkoakoek % 6,9; aitzitik, Bizkaian esportazioek % 8,8 egin zuten gora.

Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunen inportazioek % 4,3ko beherakada izan zuten, eta 2.266 milioi eurokoak izan ziren. Inportazio energetikoek % 3,5 egin zuten bera eta ez-energetikoek % 4,5. Merkataritza-saldoa positiboa da (+503,5 milioi) eta estaldura-tasa % 122,2koa da.

Arabako inportazioek % 0,9 egin zuten behera eta Bizkaikoek % 7,6; Gipuzkoek, aitzitik, % 0,4 egin zuten gora.

Euskal Autonomia Erkidegoan ondasunen inportazioen metaketa 13.819,8 milioi euro ingurukoa da. Zifra horren urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 385,9 milioi gutxiago dela. Jaitsiera hori, hein handi batean, Arabako lurraldean aldi horretan izan den % 7,9ko beherapenaren ondoriozkoa da —2.981 milioiko inportazio metatuekin, hau da, 2023ko aldi berean baino 257 milioi gutxiago—.

Atzera egin dute Gipuzkoako inportazioek ere, 64,4 milioi gutxiago (-% 2,3), guztira 2.704 milioirekin, eta Bizkaikoek (64,5 milioi gutxiago, -% 0,8), guztira 8.134 milioirekin. “Produktu ez-energetikoen” inportazioak % 7,4 egin du behera, baina “produktu energetikoenak” % 12,1 egin du gora.