Arabako Foru Ogasunaren dirubilketa guztira 1.000,4 milioi eurora iritsi da ekainean, hau da, aurreko urtean baino % 7,7 gehiago bildu da (71,5 milioi). 

Zuzeneko zergek (% 5,1eko igoerarekin) eta bereziki zeharkako zergek (% 10,6ko igoerarekin) dirubilketaren bilakaera positiboan lagundu dute, % 7,7 igo baita.

Horiek horrela, 71,5 milioi euro gehiago biltzea lortu da, 1.000,4 milioi eurora iritsi arte. Horrek jarduera ekonomikoaren portaera ona islatzen du.

Itziar Gonzalo Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak esan duenez, "nahiz eta ekitaldi honetarako aurreikuspenetan zehaztutako bidean joan dirubilketa, zuhurrak izan behar gara, eta ikusi ea datozen hilabeteetan dirubilketak zer bide hartzen duen. Preskribatu gabeko aurreko ekitaldiei dagozkien mutualisten erreklamazioen ondoriozko zenbatekoen itzulketak eta sozietateen gaineko zergaren kanpainaren bilakaerak eragina izango dute dirubilketan". 

DIRUBILKETA, GUZTIRA

Bildutako kopuru metatuak (1.000,4 milioi guztira) % 7,7ko gehikuntza izan du; hau da, aurreko urtean bildutakoa baino 71,5 milioi gehiago da, guztira.

ZUZENEKO ZERGAK: 454,3 milioi euro (% 5,1)

PFEZ: 376,1 milioi ( % 4,5)

PFEZean, guztira 16 milioi eurotik gorako igoera izan da dirubilketan (% 4,5), iazkoarekin alderatuta.Lanaren atxikipenengatik eta lanbide jardueragatik bildutako kopurua 483,9 milioi euro izan da, hau da, 32,1 milioi euroko gehikuntza aurreko urtearekin alderatuta (% 7,1 gehiago). 

Gehikuntza horrek ahalbidetzen du orekatzea kanpaina honetan gertatzen ari den itzulketa handiagoa, zeina ekainera arte aurreko urtean baino ia 27 milioi euro gehiago izan baita, besteak beste mutualitateetarako kotizazioei buruzko epaiak direla eta.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 52,7 milioi (% 4)

52,7 milioi euro bildu dira, hau da, 2 milioi eurotik gorako igoera izan da aurreko urtearekin alderatuta (% 4). 

ZEHARKAKO ZERGAK: 483,6 milioi euro (% 10,6)

Zerga horien bi kontzeptu nagusien bilakaera desberdina izan bada ere, bilakaera oso positiboa izan da, bildutako zenbatekoa % 10,6 hazi baita.

Zergaka, BEZaren bilketa % 16,2 handitu da, eta hidrokarburoen gaineko zergarena % 5,1 gutxitu. 

BEZ: 333,9 milioi euro (% 16,2) 

Zerga honetan, joera oso positiboa izan da, eta aurten 333,9 milioi euro bildu dira guztira. Hau da, 46,6 milioi euro gehiago iaz baino ( % 16,2).

HIDROKARBUROAK: 94,4 milioi euro (-% 5,1)

Zerga honek, balio erantsiaren gaineko zergak ez bezala, % 5,1eko jaitsiera izan du dirubilketan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 5 milioi gutxiago bildu dira.