new york - Microsoft Applei gailendu berri zaio eta Wall Streeteko Burtsan balio handiena duen enpresa bikatu da. 851.000 milio dolarreko balioa du gaur egun enpresak, 752.000 milioi euro inguru. Azken urteetan zenbaitetan kokatu da Bill Gatesen enpresa bere lehiakide nagusienaren aurretik, nahiz eta iragan den ostiralean lortutako %0,64ko gorakadak lidergotza egoera hori egonkortzea lortu duen.
Bitartean Applek bere balioaren %0,54 galdu zuen, beherakada egoerari eutsi ezinik dabilelarik. Iragan den urriako lehen egunetik, enpresaren burtsa-balioa %20a murriztu da. Abuztuan bilioi dolarreko burtsa-kapitalizazioa lortuta, sagarraren markadun konpainiak ordutik gaur egunera beherakada geldiezina pairatu du, lehendabizi burtsaren erorketagatik eta ostean eragin zuzena iza duen teknologia sektorearen gainbeherak kolpatuta.
Apple zigortu dute bereziki inbertsoreek, batez ere merkatuen analisian adituak diren zenbait enpresen txostenak publiko egin ostean. Informazio-lagin hauetan iPhone mugikorren salmentaren beherakada aurreratzen zuten, enpresaren etorkizunean eragin kaltegarria izan zezakeen faktore bezala azpimarratuz. Bien bitartean, Microsoft hobeto moldatu da egoera ekonomiko berrira. Honen adierazgarri da epe berdinean %6a baino ez dela debaluatu, bere lehiatzaileek galera nabarmenazgoak izan dituztenean. Estatu Batuetako multinazionala lehenegoz nagusitu zaio Applei azken zorti urteetako tendentziei erreparatzen badiegu. Orduantxe enpresa biek zuten askoz ere balore apalagoa, 226.000 milioi dolarretakoa, gaur eguneko kapitalizazioa baino hiru aldiz baxuagoa.
Podiuma Wall Streeteko konpainia baliotsuena bezala amaitzen badu urtea, 2002tik ez zeukan lidergotza postua berreskuratuko du Microsoftek. General Electric-ek lehenengoz eta Exxon-Mobile petrolio-konpainiak geroago ordezkatu zuten zerrendaren postu gorenean 2003tik 2011 urtera. Ordutik gaur egunera Applek izan du ohorezko lehen postua. Horren adibide da abuztuan bilioi bateko burtsa-baloraziotik gora egiten zuen Estatu Batuetako lehen enpresa izan zela.
Amazon ere zerrenda horretan txertatu zen, nahiz eta azkenaldian bere balorazioak beherakada pairatu. Ostiraleko etenaldiraren arabera, Microsoften balioa 851.200 milioi dolarretakoa da, Applena 847.430 milioi dolarretakoa (748.000 milioi euro) eta Amazonena 826.440 milioi dolarretakoa (732.225 milioi euro). Hala ere, burtsa-balio handiena izateko lehiak datozen asteetan jarraituko duela iragarri dute adituek. - DNA