BILBO. Aurreko urtearen aldean, establezimendu gehiago zeuden administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean (%2,1 gehiago), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan (%1,7), informazio eta komunikazioetan (%1,5), zerbitzuen beste jardueretan (%1,2), higiezinen jardueretan (%1,1) eta jarduera profesional eta lagungarrietan (%0,6). Aitzitik, establezimendu gutxiago zeuden industrian (-%2,6), finantza eta aseguruetan (-%1,8), merkataritza, garraio eta ostalaritzan (-%0,9) eta eraikuntzan (-%0,6).

Guztira, %0,2 establezimendu gutxiago zeuden 2017ko hasieran.

Establezimendurik gehien merkataritza, garraio eta ostalaritza sektorean zeuden (%37,7), eta ondoren jarduera profesional eta lagungarrian (%16,3) eta eraikuntzan (%11,7).

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa aurreko urtean bezala mantendu zen 2016an. Apenas 2.385 establezimenduk zuten 50 langile edo gehiago (%1,4), eta enplegua guztiaren %39,9 hartzen zuten. 129.892 establezimendu, hau da, ia hiru laurden, ez ziren hiru lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %18,3 bakarrik hartzen zuten.

Establezimenduen jarduera adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu kontzentraziorik handiena industria, energia eta saneamenduan zegoen, EAEn zein lurralde bakoitzean. EAEn establezimenduko batez besteko tamaina 15,1 enplegu zen: Araban 19,2, Gipuzkoan 14,9 eta Bizkaian 13,6.

Enpresen %97,7k EAEn zuten egoitza, eta 3.785ek Estatuko beste autonomia erkidego batzuetan. 79.911 enpresak, erdia pasatxok,Bizkaian zuen egoitza, 52.928k Gipuzkoan (%33,5) eta 21.462ek Araban (%13,6).

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan iraun zuen: 5,5 okupatu enpresako eta 5 establezimenduko. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegukoa zen tamaina, bai enpresako, bai establezimenduko, eta gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,4 eta 9,3 pertsona ziren, enpresako eta establezimenduko, hurrenez hurren.

ENPRESA DEMOGRAFIA

EAEn urte hasieran ari ziren enpresen %32,7 bost urte edo gutxiago zuten, eta bi urte edo gutxiagokoak %17,2 ziren. Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %29,5 eta bajen %33,1), jarduera profesional eta lagungarriak (alten %18,4 eta bajen %17,1), eraikuntza (alten %17,6 eta bajen %17,8) sektoreetan izan ziren establezimendu errotaziorik handienak. Guztira, 281 establezimendu gutxiago izan ziren 2016an zehar.

Pertsona Fisikoaren nortasun juridikoarekin sortutako establezimenduetan alten %65,2 eta bajen %66,3 izan ziren. Pertsona fisiko diren establezimenduetan langileen alten %36,3 eta bajen%41,9 izan ziren, eta sozietate mugatuetan alten %33,3 eta bajen %31,2.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena bi enplegu edo gutxiagokoa izan zen, ohi bezala, alta guztien %90,3 eta baja guztien %91,1ekin. Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,3 eta bajen %0,1 izan ziren, eta langileen alta guztien %14,9 eta bajen %9,4 hartu zuten.