BILBO. Energia-efizientzia lortzeko, azken belaunaldiko klima-diseinua eta hozte- instalazioak erabili dira batik bat, baita LED argiztapen-sistema ere, kontrola zentralizatuta duena.
EROSKIk energia-eredu hori erabiliko du irekiko eta berrituko dituen supermerkatu eta hipermerkatu guztietan; hartara, dendak horiek Zurekin eredu komertzialari jarraitzen dioten belaunaldi berrikoak izango dira. Kooperatibak aurreikusi du urtean 100 milioi euro inbertitzea denda horietan.
"Zurekin denda berrietara zabaldu aurretik, EROSKIren belaunaldi berriko dendetan dagoen energia-eredu berria testatu egin da. Sendo ari gara aurrera egiten gure konpromisoa betetzeko: energia-efizientzia hobetzea eta gure jardueraren ingurumen-inpaktua txikitzea", esan du EROSKIko Garapen zuzendariak, Javier Españak.
Hozte-instalazioak
Ingurumen-neurriak aplikatu dira hozteko instalazioetan. Zehazki, hozteko zentral negatibo bat instalatu da, CO2-a erabiltzen duena; bestea hozteko zentral positiboa da, R134 gasa erabiltzen duena. Horien bidez, energia-kantitate handi samarra aurrezten da, eta klima-aldaketa areagotzen ez duten gasak erabiltzen dira. Instalazio horretan, halaber, kontsumo elektrikoa txikitzen duen kondentsazio- sistema flotatzaile bat ere badago.
Hozteko altzariak azken belaunaldikoak dira, eta beiraz hornituta daude dendako korridoreak hoztu ez daitezen; horrez gain, produktuak hobeto kontserbatzea bermatzen dute, dagokien tenperaturari zorrotz eusten diote, eta bezeroak lehen baino erosoago egotea dakarte.
Klimatizazioa
Klimatizazioa optimoa izan dadin, energia-ereduak roof top sistema du. Horren barnean, etxeetarako isolamendu akustiko espezifikoa dago, eta beroa berreskuratzeko sistema bat salmenta-gelarako, hozteko zentraleko pantaila akustikoez gain.
Klima kudeaketa-sistemaren barruan txertatuta dago, horrek kontrolatzen baititu airearen tenperatura, hezetasuna eta kalitatea. Urruneko zaintza-sistema ere badago, kontsumo elektrikoa handitzen duten gertakarietarako. Urtaro bakoitzeko klima-baldintzak modu automatikoan aldatzen dira.
Instalazioan sare-aztergailuak daude kontsumoa kontrolatzeko, eta EROSKIko Energia taldeak garatutako analisi-softwarean txertatuta daude. Aurreikusitako kontsumo elektrikoa desbideratzen denean, funtzionamendu-alarmak sortzen dira.
Argiztapena
Argi guztiak azken belaunaldiko LEDak dira, eta horiek pizteko, erabilera optimizatzen duen automata bat erabiltzen da.
Neurri horiez gain, zolata flotatzailea eta isolamendua instalatu dira lokalean, hala termikoa nola akustikoa.
Hondakinak minimizatzea
Energia-efizientzia zero hondakinen kudeaketari gehitu zaio, eta horrek guztiak punta-puntako bihurtzen ditu EROSKI Zurekin dendak, iraunkortasunaren eta ingurumenaren politikan. Hartara, EROSKIren belaunaldi berriko dendetan, hondakinak gutxitu egin dira; izan ere, salmentatik kentzen diren elikagaietatik kontsumitzeko moduan den bat bera ere ez baitute botatzen, baizik eta elkartasun- erakundeei ematen. Gainera, EROSKIren Ekonomia Zirkularraren programari esker, birziklatze-zirkuituak daude lehengaietarako. Horretarako, alderantzizko logistikako prozesuak garatzen dira dendetatik plataformetara eta hornitzaileengana, ongi berrerabiltzen eta birziklatzen dela ziurtatzeko eta hondakinak minimizatzeko.
Programa horren bidez, EROSKIk 32.168 tona kartoi, plastiko, aparatu elektriko eta elektroniko, pila, energia-metagailu, lanpara eta fluoreszente birziklatu zituen2016an. Gainera, EROSKIren hornitze-katearen barnean, 47,8 milioi ontzi logistikoerabiltzen, birsailkatzen eta berrerabiltzen dira, sistema zirkular batean.