BILBO. Halaber, lan merkatuko 2017ko lehen hiruhilekoaren datuen arabera, okupatuak 909.400 ziren EAEn, aurreko hiruhilekoan baino 6.600 gehiago, (%0,7ko igoera). Okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz, EAEko jarduera tasa %56 da 2017ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino %4 hamarren azpitik.

Herrialdeka, langabeen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen (7.300) gutxiago, langabezia tasa %12,7 izanik, aurreko hiruhilekoan baino %1,3 puntu gutxiago. Gipuzkoan %9,3ko langabezia tasa dago (-%1,8 puntu), 6.300 langabe gutxiagorekin eta guztira 31.000 izanik. Araban 600 langabe gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren aldean, eta langabezia tasa %11,3 da, hiru hamarren gehiago.

Okupazio tasarik altuena Gipuzkoak dauka, %67,6ekin, aurreko hiruhilekoan baino %0,5 puntu gehiago. Arabak %66,3ko okupazio tasa dauka (2 hamarren gutxiago), eta Bizkaiak %64,6koa (lehengoan).

Sektoreei dagokienez, 2017ko lehen hiruhilekoan 191.100 okupatu daude Industrian, aurreko hiruhilekoan baino 3.600 gehiago, sektore hazkunderik handiena izanik. Zerbitzuetan 2.400 okupatu gehiago izan dira, eta Lehen sektorean 800 gehiago. Eraikuntzan, aldiz, 200 okupatu gehiago zenbatu dira.