BILBO. Etxebizitzaren prezioa %1,2 igo zen 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urtearekin alderatuta. Iazko laugarren hiruhilekoan, etxebizitzaren prezioa %1,6 murriztu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean, INE estatistika erakundeak asteazken honetan plazaratutako datuen arabera.

Bestalde, etxebizitzaren berriaren prezioak %2,2ko gorakada izan zuen joan den urtean, laugarren hiruhilekoan %1,7 murriztu zen bitartean (aurreko hiruhilekoaren aldean).

Azkenik, EAEko bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa %0,9 igo zen 2016. urtean, eta azken hiruhilekoan, berriz, %1,5 jaitsi zen, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.