Sindikatuek, hala nola, ELA, LAB, ESK, STEILAS eta HIRUk astezkenean, abuztuaren 3an, egingo dute elkarretaratzea Gasteizko Correos Plazan goizeko 12:00etan "Lan istripu gehiagorik ez, Prekarietatea hiltzailea" lelopean, LAB sindikatuak ohar bitartez jakinarzi duenez.
Elkarretaratzearen zergatia honako hau da: astelehenean, abuztuaren 1ean, Gasteizen, Endu enpresako langile bat hil zela Gasteizko Michelin lantegian igeltseritza lanak egiten ari zen bitartean.