BILBO. Otsailean, Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,8), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,5) eta Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,3) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak, aldiz, Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-3,6), Erauzketa industriak (%-1,3) eta Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%-1,1) adarrek izan zituzten.
Urte artean, prezioen hazkunderik handienak Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,2), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%1,9), Kautxu, plastikoa eta ez metalezko beste produktu mineralak (%1,2) eta Garraio materialaren fabrikazioa (%1,2) adarretan izan ziren, eta jaitsierak, Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,0), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,8) eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-2,0) adarretan.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, sektore talde handien prezioen bilakaera ezberdina izan zen: Ekipo ondasunenak %0,3 gehitu ziren, baina Bitarteko ondasunenak %0,6, Energiarenak %0,1 eta Kontsumo ondasunenak %0,7 jaitsi; azken horien barruan, Kontsumo ondasun iraunkorren prezioak %0,7 eta ez iraunkorrenak %0,8 jaitsi ziren.
Urte artean, Energiaren prezioak %15,7 jaitsi ziren, Bitarteko ondasunenak %2,6 eta Kontsumo ondasunenak %0,5; azken horien barruan, iraunkorren prezioak %0,7 jaitsi ziren, eta eziraunkorrenak %0,4. Ekipo-ondasunen prezioak %0,9 gehitu ziren.