BILBO. Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, batez beste %1,7 gehitu zen 2015ean. Sektoreka, Zerbitzuetan %2,5eko gehikuntza izan zen enpleguan 2014ko batez bestekoaren aldean, eta Lehen sektorean %1,1ekoa; Industrian %0,4 jaitsi zen, eta Eraikuntzan %0,3.
Sektoreei dagokienez, Eraikuntzak (%0,0) izan ezik, jarduera sektore handi guztiak gehitu zuten jarduera: Lehen sektoreak %7,4, Zerbitzuek %3,0 eta Industriak %2,7. Jarduera sektore guztietako hazkundeak 2014koak baino handiagoak izan ziren iaz. Zerbitzuetan, hiru azpisektoreak hazi ziren: Gainerako zerbitzuak %3,2, Merkataritza, ostalaritza eta garraioa %3,1, eta Administrazio publiko, hezkuntza, osasungintza eta gizarte zerbitzuak %2,3.
Eskariaren analisian, barne eskariak %2,6ko gehikuntza izan zuen, eta, BPGk %2,8koa izan zuenez, 2015ean kanpo saldoaren ekarpen positiboa izan zen. Azken kontsumoko gastuak (%2,8), Familia etxeen azken kontsumoko gastuak (%3,1), Administrazio publikoetako azken kontsumoko gastuak (%1,6) eta Kapital eraketa gordinak (%2,0, lehen positiboa 2007tik) gauzatu zuten barne eskariaren bilakaera 2015ean. Kapital eraketa gordinean, Ekipo ondasunetan %6,5 igoera izan zen, eta Gainerakoa (eraikuntzarekin lotuagoa) berdin mantendu zen (%0,0).