BILBO. Bizkaiko patronalak abstentzioa eman arren hartu du erabakia Confebaskeko Kontseilu Orokorrak, eta jada patronaleko presidente ohia Miguel Angel Lujuak "arrazoituriko abstentzioa" izan dela esan du.

Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñok astelehen honetan bertan deitu ditu Bizkaiko patronalak Confebasken dituen ordezkariak, azken erabakia hartzeko, eta, azkenean, abstentziora jotzea erabaki dute.

Horrela, azkenean Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente berria izango da, Adegi Gipuzkoako patronalak ere aldeko botoa eman baitu astelehen honetan egin den Kontseilu Orokorrean.

Roberto Larrañaga Oyanguren (Eibar, 1958) 1981etik Gasteizen bizi den sustapenari eta eraikuntzari loturako enpresari gipuzkoarra da. Eraikuntza metalikoak egiten dituen eta 1984an sortu zen Zikotz enpresa zuzentzen du.

Gainera, Arabako Eraikuntzako Enpresarien Batasuneko presidentea izan zen 2002ko ekainetik 2010eko urrira, eta SEAko Zuzendaritzako kidea eta SEAko zein Confebaskeko Lan Segurtasun eta Osasuneko Batzordeko presidentea da.