BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren produkzioa %1,8 murriztu zen joan den otsailean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan eta 2014ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,6 gutxitu zen industriaren jarduera, urtarrilarekin alderatuta, Eustatek landutako datuen arabera.

Kontsumo ondasunetan %8,4ko gehikuntza izan zen, 2014ko otsailaren aldean, eta hauen barruan, Iraunkorretan %18,5eko igoera, eta Ez iraunkorretan %4,7koa. Energiaren indizean %9,5eko murrizketa izan zen, Bitarteko ondasunenetan %3,3koa, eta Ekipo ondasunenetan %0,8koa.

Hil arteko bilakaerari dagokionez, otsaila urtarrilaren aldean, positiboa izan zen Ekipo ondasunetan (%4,1) eta Bitarteko ondasunetan (%0,4), baina Energia %14,6 jaitsi zen, eta Kontsumoko ondasunak %0,4; hauen barruan, Ez iraunkorrekoak %1,1 gutxitu ziren, eta Iraunkorrekoak %1,4 gehitu.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, otsaileko hazkunderik handienak, urte artean, Elikagai industriak, edariak eta tabakoa (%3,2) eta Makineria eta ekipoa (%2,3) sektoreek izan zituzten, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Garraio materiala (%-8,9), Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%-6,1) eta Material eta ekipo elektrikoa (%-3,6) sektoreek.

Lurraldeei dagokienez, Industriaren Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan zen hiruretan: Araban %5,0 jaitsi zen, Gipuzkoan %1,2, eta Bizkaian %0,7. Hil artean, Araban %1,7 gehitu zen, Bizkaian %5,5 jaitsi, eta Gipuzkoan %3,5 gehitu.