BILBAO. Hala, 2014ko urriaren 8an, Mercadonaren lehen supermerkatua zabaldu zen Euskadin, Gasteizko Alto de Armentia kalean. Horren ondoren, beste bi zabaldu ziren hiri horretan, hain zuzen, Ali-Gobeo eta Esmaltaciones guneetan. EAEn dituen 120 langileei enpresaren ordainsari politika aplikatuko die konpainiak, eta, hala, lanaldi osoan ari diren langileen %100ek hilean 1.100 euro garbi baino gehiago kobratzen du.

Halaber, Mercadonak, Euskadirako duen proiektuan beste pauso bat emateko, hitzarmen bat sinatu zuen Gasteizko Udalarekin eta Gilsa enpresa publikoarekin, EAEn bloke logistiko bat eraikitzeko, zehazki, Gasteizen, Jundizko industrialdean. Proiektuaren hasierako inbertsioa 50 milioi eurokoa izango da, eta 100 lanpostu sortuko ditu.

Gainera, Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 252 milioi euroko erosketak egin zizkiela euskal hornitzaileei 2014an. Zehazki, Mercadonak bitarteko lau euskal hornitzaile dauzka, eta haien inbertsio ahalegina, enpresarenarekin batera, 15,3 milioi eurokoa izan zen joan den urtean.

Hornitzaileei dagokienez, 2014an Mercadonak merkataritza hitzarmenak egin zituen Euskadiko 1.279 ETE baino gehiagorekin. Beraz, Mercadonak Euskadin egiten duen jarduerak 5.919 lanpostu zuzen nahiz zeharkako sortzen ditu (120 langile enpresarenak, 414 langile bitarteko hornitzaileenak eta 5.385 harekin lankidetzan diharduten ETEenak).

PRODUKTU FRESKOAK

Era berean, konpainiak aurrera jarraitu du produktu freskoen salmenta eredu berrietan. 2014aren itxieran, supermerkatu guztiek zituzten labe sail berria, inguruko fruta eta barazkien sail berria eta arrain freskoaren sail berria. Kalitatearen eta hurbiltasunaren aldeko apustu hori lagungarri gertatu da Mercadonak %5 produktu fresko gehiago sal ditzan; esaterako, 2014an Mercadonak Arabako patataren 33.400 kilo erosi zizkion Udapa S. Coop. hornitzaileari, Euskadiko eta Nafarroako dendetan saltzeko.

Bestalde, enpresak urte osoan zehar indartu egin du Euskadin duen erantzukizun soziala, gizarte erakundeekin lankidetzan jardunez, eta, lankidetza horren ondorioz, premiazko produktuen 23 tona eman zituen. Hala, lankidetza hitzarmen bat sinatu zuen Arabako Elikagaien Bankuarekin, eta premiazko produktuak eman zizkion, egunero, Gasteizko Nuestra Señora de los Desamparadoseko jangela sozialari, egunero 600 pertsona hartzen baitituzte.