BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 159.001 enpresa 176.879 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak eta abar) ari ziren 2014ko hasieran, hau da, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan (%3,7), Informazio eta komunikazioetan (3,1), Finantza jarduera eta aseguruetan (%1,6) eta Jarduera artistiko eta beste zerbitzuetan (%1,2) establezimenduen kopuruak gora egin zuen, aurreko urtearen aldean, eta Higiezinen jardueretan (%-13,1) eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan (%-9,4), aldiz, behera.
Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak arloan zeuden (%38,5), eta ondoren Jarduera profesional eta laguntzaileetan (%15,8) eta Eraikuntzan (%12,1). Langile kopuruari begiratuz gero, Merkataritza, garraio eta ostalaritza nagusi zen berriro (%26,3), hau da, Jarduera Ekonomikoen Direktorioak kontabilizatutako guztizkoen 849.335 langile. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzak langileen %22,1 zuen, eta Industria,
energia eta saneamenduak %20,7.
Sektore egitura bestelakoa zen lurraldeen artean. Horrela, Araban pertsonarik gehien Industria, energia eta saneamenduan zeuden (langile guztien %27,3), eta ondoren Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan (%23,9) eta Merkataritza, garraio eta ostalaritzan (%22,6).
Bizkaian, Merkataritza, garraio eta ostalaritzan langileen %27,4 zeuden, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan %22,0 eta Industria, energia eta saneamenduan %16,1. Gipuzkoan, Merkataritza, garraio eta ostalaritzan langileen %26,2 zeuden, Industria, energia eta saneamenduan %24,4 eta Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan %21,3.
Establezimenduen tamainaren araberako banaketa 2013an aurreko urteko antzekoa izan zen. Apenas 2.244 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- zuten 50 langile edo gehiago, eta hauen enplegua guztirakoaren %38,9 zen. 132.369 establezimendu -guztizkoaren ia hiru laurden- ez ziren hiru lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,4 bakarrik hartzen zuten.
Establezimenduen jarduera adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu kontzentraziorik handiena, bai EAE osoan, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan zen. EAEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu zen, eta lurraldeka, Araban 17,9, Gipuzkoan 14,2 eta Bizkaian 12,5. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina 15,0 enplegu zen Araban, 10,5 Bizkaian eta 10,8 Gipuzkoan.
ENPRESAK
Bestalde, enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri diren unitate juridikoak) %97,7k EAEn zuten egoitza, eta 3.695ek estatuan. 80.045 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian zuten egoitza, 53.940k (%33,9k) Gipuzkoan, eta 21.321ek (%13,4k) Araban.
Enpresen batez besteko tamainak lehengoan iraun zuen: 5,3 okupatu enpresako eta 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak zeuden. Titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko, eta gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,1 eta 9,0 okupatu ziren, enpresako eta establezimenduko, hurrenez hurren.
Jarduera hasi eta eten zuten enpresen arteko saldo garbia -2.406 izan zen. Demografia jardueraren arabera aztertzean, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %33,0 eta bajen %31,6), Eraikuntza (alta guztien %15,7 eta baja guztien %20,5), Jarduera profesional eta laguntzaileak (alta guztien %18,8 eta baja guztien %15,7) nabarmendu ziren.
Errotaziorik handiena pertsona fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatu zen: alten %64,6 eta bajen %64,0.
Pertsona fisiko diren establezimenduetan izan ziren langileen alten %37,6 eta bajen %38,2, eta sozietate mugatuetan alten %32,3 eta bajen %33,2.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena bi enplegu edo gutxiagokoa izan zen, ohi bezala, alta guztien %90,6 eta baja guztien %89,6 hartuz. Establezimendu handien (50 langile edo gehiago) geruzan alten eta bajen %0,2 izan zen, eta, enplegatuen alta guztien %10,0 eta bajen %7,4.