Txirrindularitzan pentsatu eta berehala txirrindulariak ziztu bizian errepidetatik, kolore ani-tzeko suge famatua edo ahuntz bidexketatik saltoka dabiltzan bttzaleak datozkigu burura. Baina pasa den asteko asteartean, El Pilar auzoko jaiak ospatzera atera zirenek, Caracas kalean beste motatako proba bat ikusteko aukera izan zuten. Eskola kirolean ospatzen den «Gymkana» izeneko probaz ari gara. Aranako txirrin-dularitza elkarteak antolatuta, eskola mailan aritzen diren kiro-lari gazteek bertan beren trebe-tasuna zenbait ariketan erakutsi ziguten.

GYMKANA «Eskola mailan hiru proba ezberdinetan lehiatzen da: Linea, Btt eta Gymkana. Linea errepide edo zirkuitu batean burutzen den betiko lasterketa da; btta mendian egiten da, eta gym-kanan zirkuitu batean trebeta-sunezko ariketa ezberdinak bete behar dira», kontatzen digu Ritxar Sasigainek, Aranako taldeko begi-ralea. «Ariketa hauekin, txirrin-dulariek lasterketetan eta entrena-menduetan baliogarriakk izango diren gaitasunak lortzen dituzte» gehitzen du Ritxarrek.

Kategoriaren arabera ariketak pixka bat alda daitezke, zailtasuna kirolarien adinarekin batera igotzen. «Txirrindulari gazte gehienek nahiago dituzte laster-ketak, baina proba hau oso garran-tzitsua da, ziurtasuna lortzen baitute bizikletarekin maniobra-tzean. Erraz ikusten da gero nor aritu den gymkanetan eta nor ez» azaltzen digu Ritxarrek.

DENBORALDIA Beste kirol batzuetan ez bezala, txirrin-dularitzak, aire zabalean praktikatzean, ez ditu hainbeste jasan pandemiak ezarritako murrizketak. Horri esker, ikasleek entrenamenduak mantendu ahal izan dituzte aldaketa gutxirekin. Aurten ikasleek ez dute martxora arte itxaron beharko bizikleta jarduerari ekiteko. Lehen aldiz, ziklo-krosa egingo da eskola mailan, eta lehenengo proba bi aste barru izango da, Artomañan.

Aranako Denboraldia amaituta, eskolarrek jarduera-rekin eta ikasten jarraitzeko, txirrindularitza eskolak gizarte etxeetan jarduerak antolatzen ditu eta eguraldiak baimenduta, bizikleta irteerak.

kontaktua:aranakosc18@gmail.com

Gymkana proban ariketa asko daude, El Pilarren honako hauek ikusi ahal izan genituen:

Birlak lerroan, sigi-sagan edo biribilean: Birlak erori edo mugitu gabe pasatu behar da.

Uztaiak lekuz aldatzea: Esku bat eskulekutik askatu eta uztai bat leku batetik hartu eta beste batean jarri behar dute. Haur kategorian botilatxo bat hartu eta tranpolin bat pasa behar dute eskuan daramatela. Bi kasutan esku batekin bizikleta ondo gidatzea da helburua.

Baloiak: Bizikletatik eta oinekin zorua ukitu gabe, bi baloi jaurti egin behar dira ate txiki batera.

Paraleloak: Bi listoien artetik pasa behar dute, ukitu edo mugitu gabe.

Tranpolina: Tranpolin batetik igaro behar dute.

Listoipetik igarotzea: Bizikletan makurtu eta listoi baten azpitik pasatu, ukitu gabe.

Ohol bukaera: Ohol bat lurrean dagoela, gainetik igaro behar aurreko gurpilarekin (biekin haurren kasuan) ohola ukitu gabe.

Pasabidea: Listoi baten gainetik pasa behar dute ibilbidetik irten gabe.

Sur-Place: Zortzi segundoz sur-place eremuan geldirik egon behar dute, bizikleta mugitu gabe.

Kurba bikoitza: Kurbak, konoen bidez mugatuak, ibilbidetik atera gabe igaro beharko dute kirolariek.

«Gymkanetan urduri jartzen naiz eta konzentratzio falta nabaritzen dut. Lasterketetan askoz lasaiago ibiltzen naiz»

Aitana, 13 urteAmurrio Txirrindularitza Elkartekoa

«Sigi-sagan ondo aritzen naiz. Lehenengo gymkanak oso zailak dira, baina praktikatu ezkero bizikleta ondo kontrolatzen duzu»

Alaitz, 10 urteArabarrak Kirol Taldekoa

«Gehien gustatzen zaidana mendi-bizikleta da, eta gymkanetan, tranpolina»

Oiher, 8 urteForonda-Michelin Klubekoa